Android, pantaila argazkiak

Ekaina 2, 2010

Nire sakelekoaren pantaila-kapturaNire HTC Hero sakelekoaren pantaila argazki bat atera nahi izan dut. Beti bezala, market-era jo eta bertan zerbait aurkitu nahian ibili naiz. Ordainpeko aplikazio bat aurkitu dut “Screen Capture” izenekoa. Doako aukera baten bila arituta, “PicMe” aplikazioarekin eman dut.

Kuriosoa iruditu zait pantailaren argazkia ateratzeko erabiltzen duen metodoa. Sakelekoan zerbitzu bat jarzen du martxan 8082 portuan. Edozein web nabigatzailetetik, sakelekoaren IP helbidera egiten da eskaria, 8082 portura, eta une horretan mugikorrak erakusten duen paintailaren kaptura egiten da.
Aplikazioak berak, martxan jartzean erakusten du zein den mugikorraren IP-a eta nola egin behar den eskaera. Adibidez: http://83.231.115.147:8082
Hori bai, ROOT baimenak behar dituzu sakelekoan PicMe aplikazioa abiarazteko.

Pantaila irudiak lortzeko beste modu bat ere badago: garapen tresnak ordenagailu batean instalatuz. Hemen, Ubuntu 9.10 batean SDK nola instalatu eta kaptura nola egin argitzen duen orri bat: http://maketecheasier.com/install-android-sdk-in-ubuntu-karmic/2010/01/11

Post honen irudia, nire sakelekoaren kaptura da.

Leave a Reply