Tekno-ertokitik

Eskola 2.0, eramangarriak eskolan geldituko dira
Eskola 2.0 ekimenaren barruan, hainbat ordenagailu eramangarri banatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskoletan. Hasiera batean, bazirudien bosgarren mailako ikasle bakoitza bere eramangarriaren jabe izango zela eta bere lanerako tresna gisa, etxera eraman ahal izango zuela.

Berriki, Eusko Jaurlaritzak, eramangarri horien erabilera arautu du. Aurreikusita ez dagoen softwarerik ezin izango da instalatu Hezkuntza Sailaren Informatika Zerbitzuen baimenik gabe. Eramangarriaren jabetza Jaurlaritzarena da, eta ikastetxean erabiliko da. Ikasleak eramangarria etxera eraman nahi badu, bere tutoreak ikastetxeari luzatu beharko dio eskakizuna, eta ikastetxeak berak onartu beharko du eskaria. Azkenik, ikasleak ezin izango du oporraldian eramangarria berarekin eraman.

Eramangarri horiek eskolan geldituko direnez, bada esaten duenik eramangarriak baino mahaigaineko ordenagailuak aukera hobea liratekeela; merkeagoak dira eta iraupen luzeagoa izaten dute.

Eramangarrien aitzakian ere, ikastetxeetan sortu ziren wifi sareen beharra ere kolokan jarri da.

Ebazpenaren testu osoa

Datu konpresioa
Merkatuan dauden argazki kamerek gero eta mega gehiago dituzten argazkiak ateratzen dituzte. Telebista digitalek Full HD marka erakusten dute, irudi kalitate gorena aginduz. Betiere, kalitate gehiago eskaintze horrek informazio bolumen handiagoa kudeatzea suposatzen du. Eta informazio asko transmititu edo gorde nahi bada, derrigorrezkoa bihurtzen da informazio horren bolumena txikitzeko beharra. Gaur egungo argazki kamera xumeenak ateratzen dituen argazkiak inongo konpresiorik gabe gordeko balira kameren memorian, argazki gutxi batzuekin laster beteko lirateke memoria horiek.

Datu konpresioa erabiliz, jatorrizko fitxategi baten tamaina txikitu daiteke, eta berau transmititzeko denbora gutxiago behar izango da, edo leku gutxiago beharko da disko gogor batean gordetzeko orduan. Konprimitutako fitxategitik, jatorrizko fitxategia lortzeko, deskonprimitu egin beharko da. Nola lortzen da fitxategi baten tamaina txikitzea, gero, berriz ere, jatorrizko fitxategia lortzeko?

Konpresioaren funtsa, jatorrizko informazioan errepikakorrak diren datuak atzeman eta ordeztean datza. Errepikatzen diren datuokin, hiztegi moduko bat eraikitzen da, eta hiztegi horretako sarrera bakoitzari nolabaiteko identifikadore bat ematen zaio. Azkenik, jatorrizko informazioan, hiztegian agertzen den datu bakoitza, bere identifikadorearekin ordezkatuko da. Konpresio prozesuaren ondorioz, hiztegi bat eta ordezkapenaren ondorioa lortuko dugu. Konprimitutako informazioa jatorrizko formara bueltatu nahi denean, identifikatzaileak hiztegiko sarrerekin ordeztuko dira. 70eko hamarkadan, Abraham Lempel eta Jacob Ziv israeldarrek asmatutako LZ algoritmoa da gaur egun erabiltzen diren algoritmo gehienen aita.

Aurrekoaren adibide gisa, Mikel Laboaren Txoriak txori kantuaren testua hartu eta bertan agertzen den hitz ororekin hiztegi bat osatuko litzateke. Hainbat hitzen artean, «txori» hitza agertuko da, eta hitz horren identifikadorea, esate baterako 8 izango da. Txori hitza 8 zenbakiarekin ordezkatzen bada kantaren testuan, «…ez zen gehiago txoria izango, eta nik, txoria nuen maite» prozesatuz, «…ez zen gehiago 8 izango, eta nik, 8 nuen maite» lortuko da. Txori hitzak dituen 5 karaktereen ordez, «8» identifikadoreak duen karaktere bakarra erabiliko da txori hitza agertzen den aldi bakoitzean. Konprimitu nahi den informazioa errepikakorragoa den neurrian, konpresioaren ondorioz, emaitza hobeak lortuko dira, konpresio tasa altuagoak.

7-zip izan daiteke Windows sistema eragilean, iturburu irekiko konpresio software erabilgarria.

Kalitatearen galera duten edo ez duten konpresio motak

Orain arte azaldutako metodo edo algoritmoarekin, konpresioaren ondorioz lortzen den informazioari deskonpresio prozesua aplikatzean, berriz ere jatorrizko informazioa lortzen dugu, inongo galerarik gabe. Testu fitxategiak aintzat hartuta, garbi dago konpresio-deskonpresio prozesuak ezin duela jatorrizko informazioaren galerarik sortu, baina beste informazio mota batzuetan, irudi edo audio fitxategietan adibidez, jatorrizko informazioaren galera onargarria suertatu daiteke.

Galera dagoen algoritmoek, «beharrezkoa» ez den informazioa baztertu egiten dute jatorrizko datuak konprimitzean. Zeru urdin bati egindako argazki bat hartuz, pentsatu daiteke galerarik ez duen metodo bat erabiliz, ez dela emaitza oso onik lortuko. Zerua urdina izan arren, pixel gutxi egongo da urdin balio berdinarekin, beraz errepikaketa txikia izango da irudi fitxategian. Kontuan hartzen badugu gizakiaren begia ez dela gai oso gertu dauden urdin-tonu bi bereizteko, konpresio aplikazio batek, oso gertukoak diren urdin tonuak, tonu bakarrera bihurtu ditzake; eta horrela, informazioa errepikakorragoa bihurtzen denez, konpresio tasa altuagoa lortuko da. Horrela konprimitutako irudiak galera du jatorrizko irudiarekiko, baina lortuko den fitxategi konprimituaren tamaina galera gabeko metodoekin lortutakoa baino txikiagoa izango da.

MP3

Audio CD batean entzuten dugun musika digitalki grabatzen denean, 44.100 lagin jasotzen dira segundoko. Lagin bakoitzarentzat, 16 bit erabiltzen dira (2 byte), eta estereo sistemetan, bi kanal grabatzen dira, ezkerrekoa eta eskumakoa. Horrek esan nahi du, kanta baten segundo bakoitza gordetzeko, 176 K behar direla, eta 3 minutu luze irauten dituen kanta bat gordetzeko, 32 mega beharko direla. ADSL konexio azkarra izanda ere, minutuak beharko lirateke kanta bakar bat jaisteko, eta oraintsurarte erabili izan diren 56 K konexio telefoniko batekin, 3 ordu inguru beharko lirateke.

Musika konprimitzeko gehien erabiltzen den algoritmoetako bat da MP3 esaten dioten MPEG-1 edo MPEG-2 Audio Layer 3 algoritmoa. Aipatu kantaren 32 megak, 3 megatan geratuko dira konpresioaren ondorioz. Musika konprimitzeko metodo horrek gizakiaren entzumenak dituen ezaugarriak hartzen ditu kontutan. Badira gizakiok entzuten ez ditugun soinu frekuentzia batzuk. Soinu batzuk beste batzuk baino hobeto entzuten ditu belarriak, eta azkenik, bi soinu batera entzutean, gizakion entzumenak, arreta handiago eskaintzen dio ozenago jotzen duenari. Hori dena kontuan hartuta, algoritmoak «soberan» dauden datuak alboratuko ditu, antzekoak direnak bateratu eta horrela, hamar aldiz txikiagoa den audio fitxategi bat lortuko da.

Delicious, bertan behera utziko duten zurrumurrua
Egunotan bolo-bolo dabilen berria da hau, Yahoo, Deliciousen jabeak zerbitzua bertan behera utziko duela. Delicious, laster-markak gorde eta etiketatzeko zerbitzu ezaguna da, erabiltzaile asko dituena. 2003 urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta 2005 urtean Yahook erosi zuen. Twitter bidez jakin da Yahook zerbitzu honen inguruan lan egiten duten langile batzuk kaleratuko dituela eta zerbitzua bera eteteko asmoak dituela.

Hain zerbitzu erabilia izanik, burrunba handia sortu da berriaren inguruan. Ba da, gertaera honek “hodeian” (ingelesez cloud) eskaintzen diren zerbitzuen ahultasuna nabarmentzen duela esaten duenik. Beste batzuk, Yahoori bere zerbitzu hau komunitatearen esku jarri dezala eskatu dute, software librea bilakatu eta komunitateak zerbitzuaren mantenua bere gain hartu dezan. Eta azkenik, ba da, Yahook publizitatea lortzeko askatu duen zurrumurrua dela dioenik ere.

Berria Yahoo beak ezeztatu badu ere, ez litzateke txarra gure laster-markak salbu jartzeko ordezko zerbitzu batzuk bilatzea; Diigo edo Evernote ordezko zerbitzu bikainak izan daitezke. Delicious berak eskaintzen duen APIa baliatuz, posible da laster-marka guztiak XML fitxategi batean jasotzea, ondorengo twitaak erakusten duen bezala: http://twitter.com/#!/andresb/status/15505961854705664

Diska biltegi zerbitzuak online
Arazoa begi bistakoa da: hainbat gailu erabiltzen ditugu leku ezberdinetan, eta guztiek, fitxategiak eta datuak gordetzeko diskoa eskaintzen dituztenez, azkenean, buruhauste franko sortzen da zer non dagoen jakin nahi denean. Demagun, erabiltzaile batek lantokiko ordenagailuan dokumentu baten edizioa hasi eta etxeko ordenagailuan lanean jarraitu nahi duela. USB giltza bat hartu lezake eta fitxategia bertan gorde bere etxean edizioarekin jarraitzeko. Lantokitik bere buruari zuzendutako posta mezu bat bidaliz ere, gero, etxean, posta mezua jaso eta txertatutako dokumentua berreskuratu lezake edizioarekin jarraitzeko.  Azkenean, dokumentuaren hainbat kopia kudeatu beharko ditu erabiltzaileak: laneko ordenagailuan dagoena, etxeko eramangarrian dagoena, USB giltzan edo posta kontuaren sarrera-erretiluko zoko ezkuturen batean dagoena.

Nahas-mahasa hau konpontzeko, online eskaintzen diren web biltegi zerbitzuak erabili daitezke.

Zer dira web biltegi zerbitzuak?

Web biltegi zerbitzuak, aurreko atalean aipatu den arazoa konpontzea dute xede, hots, sinkronizazio ezaren arazoa. Zerbitzu hauek erabiliz, gailu ezberdinak Interneten dagoen biltegi batekin sinkronizatzen dira, eta erabiltzaileak, bere etxeko ordenagailu nahiz mugikorrarekin ari dela ere, dokumentuaren azken bertsioa izango du eskura sinkronizazioan parte hartzen duten gailu guztietan.

Aurreko adibidea jarraituz, erabiltzaileak, bere lantokiko naiz etxeko eramangarrian, web biltegi zerbitzua eskaintzen duen software bat instalatu beharko du. Lantokiko ordenagailuan  dokumentu bat sortzen denean, ordenagailuan instalatutako softwareak, Internetera igoko du fitxategia, eta etxera joan eta bertako eramangarria pizten denean, eramangarriak, saretik, dokumentu berria jaitsiko du eta erabiltzailearen eskura utziko du karpeta jakin batean.

Zerbitzu batzuk, doan, giga batzuetako edukiera duten biltegiak eskaintzen dituzte, eta ordainpeko harpidetzaren truke, edukiera handi edo mugarik gabeko edukiera duen zerbitzua eskaintzen dute. Hainbat dira horrelako zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak; adibidez: DropBox, Wuala, Mozy edo Windows Live Mesh.

DropBox dugu zerbitzu ezagunenetako bat.  2GBko biltegia eskaintzen du doan, eta ordainpeko harpidetza erabiliz, gehienez 100GB. Windows, Mac edo Linux sistema eragileak dituzten ordenagailuetan erabili daiteke eta baita Iphone, Ipad, Blackberry eta Android sistema eragilea duten mugikorretan ere. Sinkronizatutako fitxategiak edozein lekutatik atzitzeko, webgunea ere eskaintzen du: http://www.dropbox.com/

DropBoxen, erabilera

DropBox ordenagailuan instalatzean, disko gogorrean karpeta bat sortzen du software honek, aurrerantzean “DropBox karpeta” bezala izendatuko dena. Karpeta honetan jartzen den edozein fitxategi, DropBox instalatu dugun beste ordenagailu edo gailu mugikor guztiekin sinkronizatuko da. Sinkronizazioa lortzeko, lehenik eta behin, fitxategia Internetera igoko da, DropBoxek kudeatzen duen biltegira eta gero, beste gailuak Interneten eduki berria dagoela ohartzen direnean, fitxategi hau beste gailu horietara jaitsiko da.

Demagun erabiltzaile bat DropBox karpeta barruan dagoen fitxategi bat editatzen dabilela. Fitxategia gorde bezain pronto, DropBox zerbitzuak, fitxategi hau erabiltzaileak DropBox instalatu duen ordenagailu eta gailu mugikor guztietan sinkronizatuko da, hau da, fitxategi hau beste ordenagailu eta gailu mugikor guztietan ere gordeko da.

Fitxategiak partekatu nahi badira eta lantalde bati fitxategi batzuetan lan egiteko aukera eskaini, DropBox karpeta barruan dagoen karpeta bat hautatu eta DropBoxen kontua duten erabiltzaileekin partekatu daiteke karpeta honen edukia. Nahi den bakarra hirugarren bati fitxategiaren berri ematea bada, fitxategia atzitzeko URL edo helbide bat eskaini dezake DropBoxek.

DropBoxen dauden fitxategiak automatikoki sarera igotzen direnez, ziurtasun kopia sistema bezala ere erabili daiteke DropBox.  Ordenagailua ondatzen bada, Internetera jo eta DropBoxen aurkitu daitezke sinkronizatutako fitxategiak. Doaneko kontuak 2GB edukiera eskaintzen du, eta leku gehiago behar izanez gero, ordainpeko harpidetza kontratatu beharko litzateke.

Fitxategi bat editatu eta DropBoxek sareratzen duen bakoitzean, fitxategi horren bertsio berri bat gordetzen du. Horrela, fitxategiaren historia guztia dago eskura eta edozein bertsio berreskuratu daiteke. Ezabatzen diren fitxategiak ere berreskuratu daitezke DropBoxen webgunetik.

Android, pantaila argazkiak
Nire HTC Hero sakelekoaren pantaila argazki bat atera nahi izan dut. Beti bezala, market-era jo eta bertan zerbait aurkitu nahian ibili naiz. Ordainpeko aplikazio bat aurkitu dut “Screen Capture” izenekoa. Doako aukera baten bila arituta, “PicMe” aplikazioarekin eman dut.

Kuriosoa iruditu zait pantailaren argazkia ateratzeko erabiltzen duen metodoa. Sakelekoan zerbitzu bat jarzen du martxan 8082 portuan. Edozein web nabigatzailetetik, sakelekoaren IP helbidera egiten da eskaria, 8082 portura, eta une horretan mugikorrak erakusten duen paintailaren kaptura egiten da.

Aplikazioak berak, martxan jartzean erakusten du zein den mugikorraren IP-a eta nola egin behar den eskaera. Adibidez: http://83.231.115.147:8082

Hori bai, ROOT baimenak behar dituzu sakelekoan PicMe aplikazioa abiarazteko.

Pantaila irudiak lortzeko beste modu bat ere badago: garapen tresnak ordenagailu batean instalatuz. Hemen, Ubuntu 9.10 batean SDK nola instalatu eta kaptura nola egin argitzen duen orri bat: http://maketecheasier.com/install-android-sdk-in-ubuntu-karmic/2010/01/11

Post honen irudia, nire sakelekoaren kaptura da.

Smooth themea euskaratua
Blog honen alter egoa den Ertokitik blogean erabiltzen den wordpress theme-a Smooth da. Berau euskaratu eta egileari bidali ondoren, theme-aren garatzaileak, euskal lokalizazioa ere eskaintzen du bere orrian. Hemen dituzue eskuragarri bai theme-a eta bai lokalizazio ezberdinak: http://www.my-tapestry.com/smooth/

1777, webgunea
Danobat Taldeko 1777 zerbitzuarentzat (mantenu informatikoko zerbitzua), web orri txiki bat garatu dut PHPrekin. Bere xedea, Taldeko erabiltzaileentzat intzidentziak sortzeko modu erraz bat eskaintzea da. Web aplikaziotik sortzen diren eskakizunak, intzidentzia datu-basean gorde, eta mahaigaineko intzidentzia aplikazioarekin kudeatuko dira.

Danobat Taldeko 1777 Zerbitzuaren Web Orria

Honako ezaugarriak lituzke:

Codeigniter PHP framework liburutegia erabili da garapenean

Compass stylesheet authoring framework erabili da CSS estiloak kudeatzeko

jQuery javascript liburutegia erabiltzen da hainbat elementuren itxura lortzeko

LDAP bidezko erabiltzaile autentifikazioa eskaintzen du aplikazioak, intraneteko erabiltzaileentzat.

Euskara, gaztelera eta ingelesaz eskaintzen da interfazea

Beti bezala, gehien kostatu zaidana, maketazio eta CSS arraioak izan dira.